ARAUDIA

1. EGUNA ETA LEKUA: EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA (EHME) mendi lasterketa 2013ko ekainaren 1ean ospatuko  da eta goizeko 7:00etan hasiko da.  Irteera eta helmuga  Leitzako (Euskal Herria)  plazan izango da.

2. IBILBIDEA: LEITZA-GURATZ-GORRITI-ARRIBE-GAINTZA-HIRUMUGARRIETA-ALBI-ARTXUETA-LEKUNBERRI-ETXARRI-IREBER-KORNIETA-LEITZA izango da.  60 km eta 3.000 metro gora izango ditu.  Neurketak ez daude homologatuta.

3. PARTE- HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero,  18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal  izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba aurretik,  azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta parte-hartzaileek bere gain hartuko dute proban gerta liezaikeena. 

4. EZINBESTEKO MATERIALA:
4.1. Haize-babesgarria.
4.2. Bisera edo buffa.
4.3. EGURALDI TXARRA IZANEZ GERO
4.3.1. Euritarako eta transpirablea den kapeladun  jaka,   mendian eguraldi hotza jasateko  balio dueña.
4.3.2. Maila piratak.
4.3.3. Bigarren kapa termikoa.
4.3.4. Eskularruak.
4.4. Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko materiala osoa dortsala jasotzerakoan aurkeztea.

5. KATEGORIAK: (Proba ospatzen den egunean duten adina)
5.1. GIZONEZKOAK
5.1.1. Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
5.1.2. Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.
5.2. EMAKUMEZKOAK
5.2.1. Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
5.2.2. Beteranoak: 40 urtetik gorakoak.

6. TXAPELKETAK:
6.1. BANAKAKO  EHME TXAPELKETA 
6.1.1. Parte-hartzaile guztientzat da.
6.1.2. Gizonezkoak zein emakumezkoak.
6.2. KLUB MAILAKO EHME TXAPELKETA 
6.2.1. Federatuta  dauden kluben arteko  lehiaketa da , eta , hortaz, aurtengo mendi  federazioko lizentzia dutenentzat.
6.2.2. Klubek, gutxienez, 4 kide izan beharko dituzte, eta  horien artean neska bat, derrigor.
6.2.3. Kluben arteko sailkapenerako, klub bakoitzeko 4 denbora onenak hartuko dira, beti ere neskarena  barruan delarik.
6.3. KM BERTIKALA EHME TXAPELKETA
6.3.1. Parte-hartzaile guztientzat da.
6.3.2. Gizonezkoak zein emakumezkoak.
6.3.3. Gaintza-Hirumugarrieta zatian izango da.
6.3.4.  EHME probako ibilbide osoa bukatu beharko da.
6.4. EUSKAL HERRIKO BANAKAKO TXAPELKETA
6.4.1. Euskal Herrian erroldatutako kirolarientzat  bakarrik da.
6.4.2. Gizonezkoak zein emakumezkoak.
6.5. KLUB MAILAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA 
6.5.1. Mendian federatutako Euskal  Herriko kluben arteko txapelketa da, eta, hortaz,  aurtengo mendi   federazioko lizentzia dutenentzat.
6.5.2. Klubek, gutxienez, 4 kide izan beharko dituzte, eta  horien artean neska bat, derrigor.
6.5.3. Kluben arteko sailkapenerako, Klub bakoitzeko 4 denbora onenak hartuko dira, beti ere neskarena  barruan dela.

7. SARIAK: Maila bakoitzeko 1. sailkatuentzat txapela eta kopa eta  2. eta 3. sailkatuentzat, kopa bana.  Horrez gain, antolakuntzak lortzen dituen opariak ere izango dira.

8. IZEN-EMATEA: Gehienez, 500 parte-hartzaile izango dira, eta izen-emate ordena zorrotz jarraituko da Internetez, herrikrossa.com orriaren bidez  egingo da, urtarrilaren 7tik maiatzaren 6ra.  Federatuek 50 ? ordaindu beharko dituzte, eta  federatu gabeek 55 ?. Ordainketak, proban parte hartzeko, eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripuena izateko eskubidea ematen du, eta, halaber, parte-hartzaileentzat jarritako  kirol instalazioak erabili,  korrikalariaren poltsa, finisher kamiseta eta proba amaierako  afari herrikoia  hartzeko ere bai. 

9. SEINALIZAZIOA: Ibilbidea, probaren kartelekin  eta  zintarekin behar bezala markatuta eta ikusgai  egongo da.

10. KONTROLAK: Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako kontrolak egingo dira. 

11. ANOA GUNEAK: Helmugakoaz gain, 9 anoa gune izango dira. Gune horietan  energetikoak eta hidratatzaileak diren  produktoak eskainiko dira. 

12. KONTROL BAKOITZEKO  DENBORAK: Helmugan sartzeko gehinezko denbora 13 ordukoa izango da. 

12.1. Antolakuntzako arduradunek  kontrol guneetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo uzteko eskubidea izango dute. Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako ibilbide osoa osatzen   ez duena , dortsala ikusgai  ez daramana,   antolatzaileen aholkuei kasurik egiten  ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta erakusten duena ere probatik kanpo utz dezake antolakuntzak. 

13. KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea txiparen bidez egingo da. Parte-hartzaileek sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak jartzeko, denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez balego, sailkapenak behin betikoak  izango dira. 

14. DORTSALEN BANAKETA: Dortsalen banaketa Leitzako plazan egingo da, 2013ko maiatzaren 31n, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, eta  probaren egun berean, 05:00etatik 06:00etara, leku berean.

15. INGURUGIROA: Lasterketa, ia osotasunean, naturgune zoragarri batean zehar korrituko  da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.
15.1. Horretarako zaborra biltzeko tresnak  jarriko dira anoa gune amaiera guztietan.
15.2. Arau hau hausten duena deskalifikatua izango da.

16. OSASUN ZERBITZUA: Antolakuntzak Larrialditarako osasun zerbitzua jarrito du ibilibideko lekurik estretegikoenetan. Halaber, helmugan dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu  medikua eskainiko ditu, horren  beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

17. SEGURITATEA: Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta,   lasterketaren ibilbidea  aldatzeko eta  dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea du, eta  baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute  edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin. 

18. LAGUNTZA EZBEHARRETAN : Parte-hartzaileak,  laguntza beharrean aurkitzen diren  parte-hartzaileei  laguntzera behartuta daude, eta  baita kontroletan gorabeheren berri ematera  ere.

19. ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak bere gain hartuko ditu  zirkuito barruan gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren   erruagatik eta utzikeriagatik izan  bada istripua, antolakuntzak  ez du bere gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruei edo besteei egindako kalte guztien  erantzule izango dira.