IZARRAITZKO MENDI LASTERKETA
Irteera 10:00tan plaza balda en Azkoitia
Anaitasun MB-ren izenean,
Maiatzaren 8n, Azkoitian egingo den Izarraitz-ko Mendi Lasterketaren berri emateko.
IZARRAITZ.ko MENDI LASTERKETA
IBILBIDEA Ikus_Perfila
Luzera: 21 Km ( 3 Km asfaltoan) |
|
Desnibela guztira: 2880m. |
Desnibela goranzkoa: 1440m. |
Edari guneak: 5 |
Janari guneak: 3 |
Irteera Azkoitiko Balda plazan. 50m egin eta berehala hasiko gara gorako bidea egiten, ?txakurzulotik? ?estrada? auzorantz. Aitzatik (350m) gora egingo dugu Kakuterantz.
Ilarrako zelaian (655m) lehenengo edari gunea izango da eta hemendik malda gogorrei aurre eginez Kakuteko gurutzera (924m).
Kakutetik Ixki-iturrira jaitsi (810m) eta hemen aurkituko dugu lehenengo janari/edari gunea. Jaisten jarraituko dugu ?miradoreraino?, hemen ezkerretara hartu eta basoan barrena sartuko gara.
Basoan lehenengo 500 metrotan malda gogorra igo eta gero berehala Aittolako aparkalekura (620m). Hemen aurkituko dugu bigarren janari/edari gunea. Aittolako gurutzera (645m) igo eta jaitsi ondoren ohiko bidetik Erloko gurutzeraino (1026m) joango gara. Hemen edari gunea aurkituko dugu.
Erlotik beherantz jarraitu eta Xoxoteko aterpetxera (904m) joko dugu. Berantz egin eta ?zamalekura? (810m), hemen berriro janari/edari gunea aurkituko dugu.
Hemendik aurrera, ohiko bidetik den dena beheraka Azkoitko Balda plazaraino (113m). Bertan izango dugu helmuga.
ARAUTEGIA
Mendi Lasterketa hau Euskal Mendizale Federazioko mendi lasterketen arautegiaren arabera jokatuko da.
Lasterketa honetan izena emateak EMF-ren arautegia eta lasterketaren arautegi propioa onartzea esan nahi du.
DORTSALEN BANAKETA
Maiatzak 8-ean, Azkoitiko Balda plazan goizeko 8:00tatik 9:30-ak arte.
MAILAK
Seniorrak gizonak: 18 urtetik - 44ra. |
Seniorrak emakumeak: 18 urtetik - 39ra. |
Beteranoak gizonak: 45 urtetik gora. |
Beteranoak emakumeak: 40 urtetik gora. |
SARIAK (SAILKAPEN OROKORRA)
Seniorrak gizon eta emakumeak:
1.goak: txapela, garaikurra eta 300?.
2.goak: garaikurra eta 200?.
3.goak: garaikurra eta 100?.
Beteranoak gizon eta emakumeak: Lehenengo sailkatuei garaikurra.
Lehenengo gizon eta emakume Azkoitiarrari saria.
Parte hartzaile guztiei poltsa bana emango zaie opariekin.
Kakute igaro ondoren, Izki iturritik barrena Erlorantz joko dute, eguneko punturik altuenaren bila(1026m).Erlora iritsi aurretik artzain txabola baten ondotik igaro beharko dute lasterkariek
IZEN EMATEA
Epea: Apirilak 20tik Maiatzak 4ra.
Astelehenetik ostiralera, 20:00tatik 22:00tara 676875156 telefonoan, 025849 zenbakian edo
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du. herrikrossa.com
Lasterketan parte hartu ahal izateko 20 ? (Federatuak: 15 ? )
Ezinbestekoa da dirua sartzerakoan lasterkariaren izena eta abizena adieraztea. Dortsala hartzerakoan, federazio txartela eta ordain agiria aurkeztu beharko dira. Lasterketa honetan parte hartzeko federatua izatea ez da beharrezkoa.
Izena ematen duten lehenengo 200 lasterkarik izango dute parte hartzeko lehentasuna, baldin eta dagokion epean egiten badute diru sarrera. Ondoren izena ematen dutenekin ordezkoen zerrenda bat osatuko da.
Lasterkarien gehiengo kopurua 200 pertsona izango da.
Lasterketan parte hartzeko 18 urtetik gora izatea ezinbestekoa da.