OIARTZUNGO HERRI-KROSAREN ARAUDIA

 

1. Artikulua: Oiartzungo Jai-Batzordearen Antolakuntzak OIARTZUNGO herrian jokatuko den herri-krosa prestatu du eta Jai-Batzorde hori bera izango da lasterketaren arduraduna. Proba hau, OIARTZUNGO Jaietan, ABUZTUAren 3an, ospatuko diren ekitaldi guztietarako kontratatuko den aseguru-estalduraren barruan dago.
Lasterketa hau zabalik dago 16 urteko adina bete izan eta bertan parte hartu nahi duten guztientzat. Ez da ezein bereizketarik egingo kategora, sexua, nazionalitatea edota atleta federatua den ala ez bezalako arrazoiengatik.
 

2. Artikulua: Lasterketa asfaltoaren gainean jokatuko da, OIARTZUNGO herriko kaleetan DONEZTEBE ENPARANTZAN 18:30 etan
T barrena.
bi itzuli 4km..Total 8km M. helduak.
Ibilbidean baso artean izango dira 700 metro, bide zabalean. Gainera, 5 km baino gehiago bidegorritik egingo dira. Gainerakoa hiri-bideetan barrena. Ibilbide osoa bizikletan zehatz-mehatz neurtu dute udaltzaingoek eta antolatzaileek.
HELDUAK Ikus_Ibilbidea


Txikiak 634 Metroak egin behar dituzte arduradun batekin 18:00 Haurrak

3. Artikulua: Hauxe da izena emateko helbidea: herrikrossa.com. Lasterketaren egun berean banatuko dira dortsalak, irteera-gunean, eta partaide guztiek Kamiseta bat edo Antzekoa

.

Izen-ematea .5 ? herrikrossa.com lasterketaren egunean 10?

Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

4. Artikulua: KATEGORIAK: Gizonezkoen absolutua. Emakumezkoen absolutua.

 

5. Artikulua: SARIAK.

Kategoria bakoitzeko lehen hiru onenentzat eta lehenengo herritarrarentzat..

 

6. Artikulua: Lasterketa Jai-Batzordeko Atletek kontrolatuko dute.

 

7. Artikulua: Lasterketaren Antolakuntzak proba aurreko osasun-miaketa egiteko gomendioa egiten du; korrikalari bakoitzarena da kirol jardunak eraginda gerta daitezkeen arriskuen ardura bere gain hartzea.

 

8. Artikulua: Antolakuntzak ez du erantzukizunik proba honetan parte hartzeagatik norberari gerta dakizkiokeen kalte edota lesioen aurrean, ezta ere hirugarrenei eragindakoen edota hirugarren batzuk partaideari berari eragin diezazkioketen kalteen aurrean.

 

9. Artikulua: Partaide guztiek, parte-hartze hutsagatik, besterik gabe, eta beren sinadura eman ondoren, Araudi hau onartzen dutela esan nahi du. Aurreikusi gabeko bestelako edozein gai, IAFFren Araudiaren arabera aztertuko da.