ARAUDIA
Txantxilla Santabarbara Txantxilla
Irteera 10:30 Orduak
1.-Jaietako batzordearekin batera, Txantxilla Santabarbara Txantxilla antolatu du
2013 eko Urriaren 26 rako, eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.
2.- Proga 6 km izango ditu.Asfaltoa 90%. ikusi Ibilbideak Ikusi Ibilbideak
Goiko hiru eta goiko hiru sariak.
3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 60 minutura itxiko da Irteera 10:30. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
4.- Izenaematea Laister kirolak edo herrikrossa.com 7? en egingo da.
edo egun bertan 09:15etik 10:00era, probaren abiapuntuan, 10?.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
5.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.
Horrez gain, izango da matrikulatuta aurreko arteko Zozketak:.
2 lagunentzako 5 bazkari, kirol materiala (Ibai-mendi), Ardoa, Txakolina,...
SARIAK
1-Kopa+Ardoa+kirol materiala (Ibai-endi kirol-denda).
2-Kopa+kirol materiala (Ibai-mendi kirol-denda).
3-Kopa+kirol materiala (Ibai-mendi kirol-denda).
6.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.
7.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
8.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.
9.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.
LAGUNTZAILEAK
Santa Barbara Jatetxea, Saretxo Jatetxea, Elutxeta Sagardotegia, Alberro Sagardotegia,
Goiburu Golf Club, Txantxilla Kafetegia, Eroski, Super BM, Isaro Gastronomia,
Arantxa Fruta-Denda, Tximeleta Goxokiak, Xarmant Ileapaindegia, Caja Rural,
Marna Arropa-Denda, Ciclos Jaia.